XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gyrodon lividus (Bulliard: Fr.) Saccardo

Sin.: Boletus lividus Bulliard - Boletus sistotremoides Fr.- Boletus sistotrema Fr.

Eusk.: Haltza-onddoa.

Cast.: Boleto l'vido. Cat.: Mataparent l'vid. Fran.: Bolet de l'aulne.

Perretxiko hau oso ondo bereizten da Boletaceae familiako gainerantzeko espezieetatik.

Uda-udazkenean ateratzen da talde txikietan edo 2-3 aleko taldeetan eta oinaldean bat eginda;

haltzen azpian ernetzen dira eta batez ere kare-lur heze eta itzaltsuetan.

Txapelak 4-10 cm-ko diametroa izan dezake, hasieran ganbila da eta pixkanaka-pixkanaka lautu eta zabaldu egiten da eta azkenik erdialdea zertxobait sartu egiten zaio; ertz fina eta biribilkatua du.

Kutikula leuna da, likatsua eguraldi hezea denean eta kolorea horixka-margula, baina zahartu ahala beis bihurtzen da.

Bere hodi horixkak oso motzak dira eta hankako gune zabalean zehar hedatzen dira eta oso zaila da mamitik banatzea.

Poroak txikiak eta irregularrak dira, poligono-formakoak eta hodien kolore berekoak.

Hanka zilindrikoa eta altzoduna da eta puntan amaitzeko joera du, baina sustraitzen hasi baino lehen badu lodiera txiki bat: hasieran bere kolorea horixka da baina zahartu ahala marroi-zikin bihurtzen da.

Bere mami harroa oso eskasa da txapeleko ertzetan eta lodiagoa erdialdean eta larrua bezalakoa edo hankan; ez du usain nabarmenik eta zaporea azido samarra eta mingotsa da, baina ez txarra.

Garrantzi praktikoa: Espezie honek ez du sukaldaritzako baliorik.

Oso zaila da beste Boletaceae espezie batzuekin nahastea eta zenbait Polyparus gogorarazten digun itxura du.